Edición impresa

Actualidad Navarra, Pamplona, Tudela, Estella, Osasuna, Deportes, Gobierno de Navarra, Ayuntamiento de Pamplona, Política, Economía, Trabajo, Sociedad.

Musikala

Iruñeko Gazte Orkestra Jasoren musikalarekin bat egingo du aurten

‘Sutan'  New Yorken 1909an 20.000 emakumek egin zuten greban oinarritzen da eta maiatzaren 6an taularatuko dute Barañaingo auditorioan

Ampliar Aurreko urteko Jaso ikastolaren musikalaren momentu bat.
Aurreko urteko Jaso ikastolaren musikalaren momentu bat.Mikel Legaristi
Publicado el 04/04/2022 a las 16:45
Jaso Ikastolaren musikalak dagoeneko klasiko bihurtu dira baina, hori gutxi balitz, aurten egingo duten hamargarren ekoizpenerako aurrerapausu garrantzitsu bat emango dute, lehen aldiz orkestra sinfoniko batekin batera taularatuko dute eta. Maiatzaren 6an izango da hori, 'Sutan Musikala' ikusteko aukera egongo da Barañaingo Auditorioan, Iruñeko Gazte Orkestraren parte hartzearekin.
Musikalak 1909 urtera egingo du salto, New York-era. Clara Lemich Triangle fabrikara sar-tzen da lanera. Bertan, emakumezkoen lan baldintza kaxkarrak ikusi ostean, beste 20.000 emakumerekin batera “atorgileen greba” deituriko matxinada bultzatzen du. Bere lankideak grebara eramateko, istoriako emakumeengan bilatzen du inspirazioa: Cleopatra (Egipton), Whan Zenyi (Txinan), Marie Coulon (Euskal Herrian), Emakume hauen istorioak irakurrita, indarra eta inspirazioa jasotzen du greba aurrera eramateko.
Istorioak bi 2 helburu nagusi ditu. Alde batetik, emakumeen lan-duintasunaren eskubideen aldarrikapena egitea eta, bestetik, gizonezko eta emakumezkoen arteko desberdintasunak agerian jartzea.
Nafarroako Gobernuak, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren bitartez, lankide-tza-hitzarmena sinatu du pasa den astean Jaso Fundazioarekin, hirugarren urtez, euskara bizitza sozialeko esparruetan agertzeko eta erabiltzeko. Hitzarmenak, zehazki, Sutan Musikala eta horri lotutako hezkuntza eta arte arloko jarduera batzuk programatzea eta sustatzea jasoko du lagungarri. Hitzarmenak 15.000 euroko ekarpen ekonomikoa du, eta, horren bidez, aurten Jaso Fundazioak lan eginen du sortu duen Sutan Musikala eta horri lotutako hezkuntza eta arte arloko beste jarduera batzuk programatzeko eta sustatzeko, Nafarroan zein Nafarroatik kanpo. Horien artean, heldu den uztailean, Reykjaviken (Islandian) izanen den Hezkuntza eta Antzerki Munduko IX. Biltzarrean Sutan Musikala proiektua aurkeztea dago.
Jaso Ikastolako komunitatetik sortu da 'Sutan Musikala' eta Nafarroako gizarte osoari zabaldu nahi zaio. Proposamen berritzailea da lan-metodologiari dagokionez, eta honen helburu da 12 eta 16 urte bitarteko gazteak eta haien familiak Nafarroako eszenatoki onenetan euskarazko an-tzerki musikala prestatu, garatu eta antzeztu ahal izatea du.
Gainera, proposamenaren ardatz nagusia bere lan-metodologia da. Proiektuaren zuzendariek gidatuta, musikalean parte hartzen duten 50 pertsonek proiektua osorik garatzeaz gain, sektoreko eta beste sektore ba-tzuetako profesionalekin prestakuntza jasotzen dute, eta, arte eszenikoetan espezifikoak ez badira ere, proiektuaren garapenean hona jarduerak ere sartzen dira. Etengabeko prestakuntza gidoiaren, koreografien, abestien, eszenografiaren eta jantzien garapenaren eskutik doa, eta ikuspegi praktikoa dute musikalaren garapenari begira, atal horiek guztiak parte hartzen duten gazteek sortzen baitituzte oso-osorik. Metodologia horri STEAM deitzen zaio.
volver arriba

Activar Notificaciones

Continuar

Hemos detectado que tienes en Diario de Navarra.

Con el fin de fomentar un periodismo de calidad e independiente, por favor o suscríbete para disfrutar SIN PUBLICIDAD de la mejor información, además de todas las ventajas exclusivas por ser suscriptor.

SUSCRÍBETE